viernes, 13 de febrero de 2015

Galtzagorri cumplirá 25 años en 2015

Este año, el 24 de octubre, la asociación Galzagorri cumplirá 25 años trabajando por la literatura infantil y juvenil en euskera. Son muchas las actividades que tienen previsto organizar hasta entonces. Esperamos las sorpresas que tienen preparadas a la vez que nos alegramos por este aniversario deseando larga vida a Galtzagorri. Zorionak!

Aurten 25 urte beteko ditu Galtzagorri Elkarteak eta Galtzagorriok beste era batean egiten ez dakigunez, lanean ospatuko dugu. Urtebetetze festa, Galtzagorri Elkartearen jaiotegunean izango da, datorren urriaren 24an. Baina aldez aurretik, hamaika SORPRESA prestatzen gabiltza.
Bestalde, zuri irakurle edo jarraitzaile zaitugun horri, 25 urte hauetako ibilbidean Galtzagorri Elkarteari buruz gordeta dituzun oroitzapenak gurekin konpartitzera gonbidatu nahi zaitugu. Bidali zure argazkiak, idatzi zure oroitzapenak eta bildu anekdotatxoak. Guk gustura jaso eta zabalduko ditugu guztiak, gure sare sozialen bitartez.

Ospakizunen urte hau abiatzeko gure Galtzagorritxoari FESTA JANTZIA ipini dio Elena Odriozolak. Mezu hau zuk zeuk ere tximeleta (pajarita) jantzi eta gurekin ospakizun urte honetan murgil zaitezen gonbidatzeko da. Beraz, urte honetan zehar izango ditugun ospakizunetan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario