Euskaraz
inprimatua izan zen lehen liburua hamaika hizkuntzatan iradurri daiteke
dagoeneko. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Bernard
Etxepareren 1545eko Linguae
Vasconum Primitiaeliburuaren edizio berri bat aurkeztu dute Eusko
Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak. Jatorrizko testuaz gain, katalan,
galiziera, errumaniera, arabiera, kitxua eta txinerazko itzulpenak ditu edizio
berriak. Gaurko ekitadian, gainera, Jean Haritschelhar zena gogoan izan dute.
Honez gero, Linguae Vasconum Primitiae hamaika
hizkuntzatan irakur daiteke, euskaraz gain. Izan ere, 2011. urtean,
gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak
biltzen zituen liburuaren edizioa aurkeztu zuten Euskaltzaindiak eta
Legebiltzarrak.
Ekitaldiaren amaieran, Xabier Kintanak euskaraz irakurri du
"Kontrapas" poema. Irakurraldi hori osatzen izan dira liburuaren
itzultzaile Joan Martí (katalanez) Manuel González (galegoz), Delia
Mihaela Cristea (errumanieraz), Fang Xiao (txineraz), Shaalan Hares (arabieraz),
eta, kitxuarazko itzultzaileak bertaratzerik izan ez duenez, Verónica
Yuquilema, Mondragon Unibertsitateko ikaslea.
Horrezaz gainera, Mikel Morris, Karmele Jaio, Julia Brade,
Simon Lambert eta Giovanni Zanonen bideoek aukera eman dute
"Kontrapas" entzuteko ingelesez, gaztelaniaz, alemanez, frantsesez
eta italieraz. Etxepareren "Kontrapas" poema 12 hizkuntzatan aurkeztu
da. Amaitzeko, Xabier Leteren eta Erramun Martikorenaren ahotsak entzun
dira, haiek testu horretaz egindako musika-egokitzapen ezaguna kantatzen.
Entrda aparecida en ELGOIBAR ARREITURRE LIBURUTEGIA