http://airakurri.com/ |
La Asociación de Editores en lengua vasca | Euskal Editoreen Elkartea ha lanzado
recientemente el proyecto Airakurri con el que, dicho muy resumidamente, pretenden fomentar la lectura en euskara. La
idea es impulsar un “txoko” virtual donde los alumnos de 2º de ESO compartan
sus comentarios, gustos y descubrimientos literarios con total libertad. El
objetivo, claro está, es intentar conseguir afianzar el hábito lector en
euskara y que, mediante Internet, los jóvenes lectores se hagan eco de sus
recomendaciones y críticas.
Más información Remitido: Euskal Editoreen Elkartea
Egun on:
Más información Remitido: Euskal Editoreen Elkartea
Egun on:
Euskal Editoreen Elkarteak antolaturiko Airakurri proiektua abiatzear da, eta zugana jotzen dugu pasa den maiatzean bidalitako informazioari datu berriak gehitzeko asmoz.
Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dugu, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin. Ez dugu nahi, inola ere, ikasle berrientzat euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soila gerta dadin. Euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten nahi dugu, euskararekin gozatzen asma dezaten, eta hori ez da zoritxarrez erosoa gure herriko zenbait girotan. Egitekoa ez da noski eskolarena bakarrik, baina ikastetxeak berebiziko garrantzia du. Horretantxe lagundu nahi genuke Airakurri proiektuaren bidez: liburuaren publizitate-kanpaina honen bitartez, irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi dugu, egungo munduan erraza ez den eginkizun horretan.
Gazteek Internet sarea sentitzen dute komunikaziorako leku nagusi gisa, han aise truka baititzakete iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena izango da. Hala, elkarren gomendioak, aurkikuntzak eta “txinpartak” trukatzen eta ereiten laguntzen saia gintezke. Horixe gure asmoa, labur.

www.airakurri.com webguneak gaztetxoek irakurri dituzten liburuen informazioa bilduko du, iritziak eta iruzkinak. Gaztetxoak horretara motibatzeko, sariak eskainiko dizkiegu. Lehen bi asteetan bidalitako iruzkinen artean zozketa bat egingo da, eta epearen amaieran iruzkin landuen edota saiatuenari sari bat emango zaio. Ikastetxearentzat ere badugu saririk.
www.airakurri.com atarian duzue informazio osoa, eta baita atxikitako pdf-an ere. Proiektuan parte hartzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke gurekin harremanetan jartzea. Horrela e-posta zerrenda zehaztuago bat egingo dugu informazioa zuzenago eta egokiago helarazteko.
Edonolako galdera edo zalantzarik baduzue, idatzi edo deitu lasai Elkartera.
Laster arte,