
Lelo horrekin zabaltzen dira Klis-klasikoak sorta osatutzen
duten liburuak. Testuak aurreratzen duen bezala, haur eta gazte literaturako
lan klasikoetarako sarbidea izan nahi du Klis-klasikoak bildumak; hots, 4 eta
16 urte bitarteko irakurleei (ez haiei bakarrik, baina bereziki haiei)
euskarazko literatur obra kanonikoak eskueran jartzea zein beste hizkuntzetako
klasikoen itzulpen egokiak (ezen ez egokituak) eskaintzea du xede nagusi.[INFO +]