martes, 9 de octubre de 2012

Ilustratzaileen Txokoa sortu dute Donostia Kulturak eta Galtzagorrik

Donostia Kulturak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean, Ilustratzaileen Txokoa izeneko egitasmoa sortu dute. Egitasmo honen bidez, ilustratzaileen sormen lana eta sorkuntza ezagutzera eman nahi dituzte. Donostiako Aiete Kultur Etxean egingo da egitasmoa eta txoko berezi horrek hartuko duen lehen ilustratzailea Iban Barrenetxea izango da. Urriaren 24an inaguratuko da Ilustratzaileen Txokoa eta hortik aurrera ilustratzaile bakoitzaren lanak bi hilabetez egongo dira ikusgai. [+]


No hay comentarios:

Publicar un comentario