viernes, 23 de octubre de 2009

Haur eta Gazte literaturaz gozatzeko telebista saio berria ETBn


Ipupomamua, Haur eta Gazte literaturaz gozatzeko telebista saio berria, ETBn

Herenegun aurkeztu zuten Kutxako prentsa aretoan haur eta gazte literaturako gaiak landuko dituen Ipupomamua telebista saioa. Atal asko izango ditu: liburuetako ilustrazioak eta idazketa azterketak, ipuin-kontaketak, liburuen inguruko aholkuak… Haur eta gazte literaturaz gozatzeko bideak erakustea da saioaren helburuetako bat.
Nagore Aranburu izango da Ipupomamua saioaren aurkezlea. ETB3n ostegunetan 21:35ean eta ETB1n ostiraletan 19:30ean emitituko dute eta saio bakoitzak 25 minutuko iraupena izango du.


Informazio gehiago: http://www.galtzagorri.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario