viernes, 15 de abril de 2011

Berandu hasitako idazleak

Imagen y noticia tomadas de TXINTXARRI 
Helduen eskolak literatur lehiaketako sariak banatu zituen
Lasarte-Oriako Helduen Hezkuntza IraunkorrekoHHI zentroan XI. literatur lehiaketako sari banaketa irakurketa eta idazketa bultzatzeko ekitaldi bihurtu zen urtero bezala.
Ikasleek sariketarako idatzitako testuak irakurri zituzten, eta bukaera Juana Lara 78 urteko ikaslearen gogoa eta ahalegina eskertu zuten.
Berak jaso zuen amaieran opari berezia. Aurretik parte hartzaile guztiek, aurten ere ehun baino gehiago izan dira, karpeta eta axota jaso zuten opari. Guztira HHI eskolako 11 talde pasa ziren oholtzatik eta talde bakoitzetik ikasle batek bere narrazioa irakurri zuen.
Aurreko bi urteetan ekitaldia Kultur Etxean egin eta gero, aurten berriro eskolan bertan egin dute. Gainera, opari banaketaren ondoren bizkotxo lehiaketa egin zuten eta giro bikaina izan zen ondorengo meriendan ere. Juana Lara oso pozik zen jaso zuen omenaldiarekin.
Duela sei urte hasi zen eskolan: "etxean familiaren karga arindu zitzaidanean hasi nintzen, ahal dudan guztietan etortzen naiz. Eta ez dut askotan kale egiten!, ezta?" zioen”. Irakurtzen, batuketak, kenketak eta biderketak egiten ikasi du Juana Larak eta aitortu zuen jarraitzeko asmoa duela, "pixka bat ikasi dut eta gehiago ikasteko asmoa daukat, jadanik ez dut behar handirik izango, baina" esan zigun. •
Fuente:
http://www.txintxarri.info/