Ba dira urte batzuk Arantzazuko Ama Ikastolan Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna (Apirilaren 2)ospatzen dugula udalarekin elkar lanean.
Aurten opor garaian harrapatu gaitu eta 23ko astea aprobetxatu dugu antolatutako ekintzak aurrera eramateko.
Horrela ,apirilaren 20an Isabel Milletek japoniako ipuin-kontaketarako teknika berezia erabiliz ,KAMISHIBAIa ,ikastolako haur hezkuntzako haurrei ipuinak kontatu zizkien eta apirilaren 23an IRAKURKETA PUBLIKOA egin genuen udaletxeko arkupetan.
Besteak beste,Haur Liburuaren Nazioarteko Eguneko mezua irakurri genuen ,zuzeneko musika konbinatu genuen irakurgaiekin eta hainbat hizkuntza(euskara,ingelesa,errumaniera,gaztelania) entzun ahal izan ziren.Bikoteka edo eta taldeka eskola komunitate guztiak parte hartu zuen.Eta ikus dezazuen zein giro ona izan genuen hona hemen emanaldiaren zatitxo bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario