domingo, 21 de febrero de 2010

Irakasleentzako Jardunaldien II. ekitaldia antolatu du Galtzagorrik aurten

"Irakasleentzako jardunaldiak antolatu ditu aurten ere Galtzagorri Elkarteak. Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoen baitan burutzen diren Topaketa hauek eskola liburutegiaren dinamizazioa eta irakurzaletasunaren sustapena landuko dituzte.

Iaz ekin zion Galtzagorrik hurrenez hurren Gipuzkoako Aldundiaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzaz egiten dituen Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoetan parte hartzen duten hainbat ikastetxetan aholkularitza zerbitzua eskaintzeari.

Aholkularitza horren parte dira Gipuzkoan Ordiziako Berritzegunean martxoaren 4an eta maiatzaren 21ean burutuko diren jardunaldiak eta Bizkaian, Durangoko berritzegunean martxoaren 11n eta maiatzaren 20an egingo direnak. Irakasle lanetan Galtzagorriko kide diren Itziar Zubizarreta eta Arantza Baltzategi ariko dira. Izena emateko epea martxoaren 1era arte dago zabalik. Horretarako Galtzagorrira idatzi(galtzagorri@galtzagorri.org) edo dei dezakezue (943471487)."  [+]

No hay comentarios:

Publicar un comentario